2012/11/21

Mintzatu ote zen euskaraz Oionen?
Datorren ostegunean, hilak 22, Eduardo Aznarrek horri buruzko azalpenak emango dizkigu Oiongo Bazterra aretoan (20:00)

http://www.euskaramaitedut.com/2012/11/hitzaldia-conferencia.html

DE REPENTE... BERTSOA (JARDUNALDIAK GASTEIZEN)

     Azaroaren 21 eta 29an antolatu diren “ DE REPENTE… BERTSOA!” jardunaldietarako gonbitea luzatu nahiko genizueke. Jardunaldiotan euskararen normalkuntza eta bertsolaritzaritza izango dira hizpide. 

     30 urte bete dituzte Arabako bertso-eskolek eta urte guzti hauetan bidelagun izan zaituztegun norbanako eta talde guztioi eskerrak emateko probestu nahi dugu aukera hau.

    Jardunaldiotan ere zuen parte hartzea eta ekarpena benetan estimatuko dugu



2012/11/09

11 ordu bertsotan Arabako bertso eskolek 30 urte ondo ospatuta

               Urriaren 27an ospatuatko egun zoragarriari buruzko bideo pare bat dituzue: alde batetik Arabako bertso-eskoleei egindako omenaldia eta bestetik ekitadli berean Ruben Sanchezek egindako bakarrizketa; ikusi eta gozatu!!






Honen inguruan informazio gehiago: Araba bertsozale: 11 ordu bertsotan

2012/11/06

ARABAKO BERTSO ESKOLAK: 30 URTE 11 ORDU

              Urriaren 27an Arabako bertsolaritzak egun handia ospatu zuen: 30 urte dira dagoeneko lehen bertso eskolak sortu zirenetik. Modu ezinhobean ospatu zen 11 orduz bertsotan ibili baikinen Gasteizen. Bertso eskola guztiak elkartzeko aukera paregabea eta, noski, txandriotarrak bertan izan ginen: bertsokeriketan ibili ginen tabernaz-taberna, bertso-dantza, bertso-batukada eta iluntzean omenaldi hunkigarria Jimmy Jazz aretoan lehengo gaurko eta etorkizuneko bertsozale zein bertsolari, gai-jartzaile, laguntzaile eta orohar bertsoekin gozatzen duen edonori. Jaiari bukaera emateko "BERTSO TAVERN" irlandar doinuak eta bertsoak era bihurri eta festazale batean nahasten duen taldeak ederki berotu zuten giroa... ZORIONAK eta ea laurogei urte barru ospatzeko aukerarik dugun.

2012-10-27 Gasteiz 11 ordu bertsotan

ZORIONAK IRULE!!

             Duela 25 urte Oiongo Irule kultur taldea sortu zen. Txandrio bertso-eskolak antolatutako bertso-poteoetan laguntza izugarria eman digute; trikitixak eta panderoak astinduz sekulako giroa jarri dute Oionen bertsolaritza aitzakia hartuta, baita dantzarazi ere, beraz, Txandrio bertso-eskolaren partez: ZORIONAK eta AURRERA SEGI...

             Urriaren 20an IRULEKOEK Oionen ospatu zuten mende laurdena eta txandriotarrok bazkalostean gure eskerrak emateko aukera izan genuen bertso batzuk kantatuz...


"MENDE LAURDENA PASA DA
ALDAKETA HANDIK HONA
DANTZARI GAZTEA ZENA
LASTER AITON ETA AMONA
OIONGO HERRIAN JARRIZ
GIRO JATOR ETA ONA
EUSKAL DANTZEK ETA KANTEK
ZUOKIN BADUTE SONA
EUSKAL KULTURAREN ALDE
EDERRA LANA ZUONA
LAU HAIZETARA ZABALDUZ
POZA ETA ZORIONA
ZUOK MEREZI DUZUE
HERRIGINTZAREN DIPLOMA
AURRERA SEGI IRULE,
DUZUENA DA KRISTONA"