2012/12/20

Txandriotarron doinutegia 01

Hona txandriotarrok apurka-apurka osatuko dugun doinutegia. Hasteko bi zortziko txiki (Xarmangarria zira, Dama gazte xarmant bat) eta zortziko handi bat (Arratsaldeon lehendabizitik) landu ditugu bertso eskolan. Entzuteko eta letrak deskargatzeko aukera badituzue.



hitzak.pdf

2012/12/18

Bertso saio didaktikoa Oionen, Felipe maisu...!!

Abenduaren 13an euskaltegian bertso saio didaktikoa izan genuen. Bertan, Felipe Zelaieta bertsolariaren eskutik bertsoaren nondik norakoak, bertso saio motak, ariketa ezberdinak eta beste hamaika kontu izan genuen hizpide. Bertso sortak ere kantatu genituen eta Feliperekin batera Unai eta Ikerrek ere bat-bateko saiotxo bat egin zuten. Hona saio horretan jasotako irudi batzuk.


2012/12/11

Bertso-saio didaktikoa Oionen



2012-12-13, osteguna,

Bertso-saio didaktikoa: bertsozaletu. 19:00 IKA euskaltegian. 
Bertsolariak: Felipe Zelaieta, Unai Bengoetxea 
Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea 

2012/11/21

Mintzatu ote zen euskaraz Oionen?
Datorren ostegunean, hilak 22, Eduardo Aznarrek horri buruzko azalpenak emango dizkigu Oiongo Bazterra aretoan (20:00)

http://www.euskaramaitedut.com/2012/11/hitzaldia-conferencia.html

DE REPENTE... BERTSOA (JARDUNALDIAK GASTEIZEN)

     Azaroaren 21 eta 29an antolatu diren “ DE REPENTE… BERTSOA!” jardunaldietarako gonbitea luzatu nahiko genizueke. Jardunaldiotan euskararen normalkuntza eta bertsolaritzaritza izango dira hizpide. 

     30 urte bete dituzte Arabako bertso-eskolek eta urte guzti hauetan bidelagun izan zaituztegun norbanako eta talde guztioi eskerrak emateko probestu nahi dugu aukera hau.

    Jardunaldiotan ere zuen parte hartzea eta ekarpena benetan estimatuko dugu



2012/11/09

11 ordu bertsotan Arabako bertso eskolek 30 urte ondo ospatuta

               Urriaren 27an ospatuatko egun zoragarriari buruzko bideo pare bat dituzue: alde batetik Arabako bertso-eskoleei egindako omenaldia eta bestetik ekitadli berean Ruben Sanchezek egindako bakarrizketa; ikusi eta gozatu!!






Honen inguruan informazio gehiago: Araba bertsozale: 11 ordu bertsotan

2012/11/06

ARABAKO BERTSO ESKOLAK: 30 URTE 11 ORDU

              Urriaren 27an Arabako bertsolaritzak egun handia ospatu zuen: 30 urte dira dagoeneko lehen bertso eskolak sortu zirenetik. Modu ezinhobean ospatu zen 11 orduz bertsotan ibili baikinen Gasteizen. Bertso eskola guztiak elkartzeko aukera paregabea eta, noski, txandriotarrak bertan izan ginen: bertsokeriketan ibili ginen tabernaz-taberna, bertso-dantza, bertso-batukada eta iluntzean omenaldi hunkigarria Jimmy Jazz aretoan lehengo gaurko eta etorkizuneko bertsozale zein bertsolari, gai-jartzaile, laguntzaile eta orohar bertsoekin gozatzen duen edonori. Jaiari bukaera emateko "BERTSO TAVERN" irlandar doinuak eta bertsoak era bihurri eta festazale batean nahasten duen taldeak ederki berotu zuten giroa... ZORIONAK eta ea laurogei urte barru ospatzeko aukerarik dugun.

2012-10-27 Gasteiz 11 ordu bertsotan

ZORIONAK IRULE!!

             Duela 25 urte Oiongo Irule kultur taldea sortu zen. Txandrio bertso-eskolak antolatutako bertso-poteoetan laguntza izugarria eman digute; trikitixak eta panderoak astinduz sekulako giroa jarri dute Oionen bertsolaritza aitzakia hartuta, baita dantzarazi ere, beraz, Txandrio bertso-eskolaren partez: ZORIONAK eta AURRERA SEGI...

             Urriaren 20an IRULEKOEK Oionen ospatu zuten mende laurdena eta txandriotarrok bazkalostean gure eskerrak emateko aukera izan genuen bertso batzuk kantatuz...


"MENDE LAURDENA PASA DA
ALDAKETA HANDIK HONA
DANTZARI GAZTEA ZENA
LASTER AITON ETA AMONA
OIONGO HERRIAN JARRIZ
GIRO JATOR ETA ONA
EUSKAL DANTZEK ETA KANTEK
ZUOKIN BADUTE SONA
EUSKAL KULTURAREN ALDE
EDERRA LANA ZUONA
LAU HAIZETARA ZABALDUZ
POZA ETA ZORIONA
ZUOK MEREZI DUZUE
HERRIGINTZAREN DIPLOMA
AURRERA SEGI IRULE,
DUZUENA DA KRISTONA"

 

2012/10/16

URRIAREN 17an BERTSO ESKOLAREN AURKEZPENA


Urriaren 17an bertso eskolaren aurkezpena egingo da Oiongo IKA esukaltegian, 18:30tan. Anima zaitez eta bertsolaritza zabaldu Arabako Errioxan!! Primeran pasako dugu!!

Bertsozalea baldin bazara eta "txandrioa" gustokoa baldin baduzu... izan zaitez txandriotarra!! 



Txandriotarrak eta txandriozaleak umore onean



2012/10/09

ADI: Bertso eskolaren aurkezpena atzeratuko da!!

Txandrio bertso eskolaren aurkezpena atzeratuko da. Urriaren 10rako zegoen iragarrita, baina ezinezkoa izango da data horretan izatea. Hurrengo egunetan data berria emango dugu, beraz, adi!!

Barkatu eragozpenak.

2012/10/03

Zatoz bertso eskolara!!

 Arabako Errioxako Txandrio bertso eskolak Urriaren 10an aurkezpena egingo du Oiongo IKA euskaltegian 18:30tan. Ikasturte berriari ekingo dio, eskualde mailan bertsozaletasuna zabaltzeko helburuarekin.

Bertsolaritza gustokoa baldin baduzu, bertsoak idatzi, bertsolaritzaren nondik norakoak ezagutu, bat-batean hasi nahi baduzu edo txandriozalea izan (gai-jartzaile, laguntzaile, antolatztaile...)

Zatoz bertsozale!!

Anima zaitez, izan txandriotarra!!





2012/09/24

2013ko Arabako bertsolari txapelketarako aurre-kanporaketen azken emaitzak

Asteburu honetan jokatu dira 2013ko Arabako bertsolari txapelketarako azken bi aurre-kanporaketak Saratxon. 6 izan dira guztira saioak eta 31 parte hartu duten bertsolariak, txapelketako kanporaketetara sailkatuko diren 12 bertsolariak aukeratzeko. 2011ko txapelketako finalerdietatik zuzenean sailkatuta dauden 18 bertsolariekin bat egingo dute.
Giro goxoa izan da 6 saioetan bai bertsolarien artean, eta baita entzuleen artean ere. Nabarmen ikusi da 2012ko Kuadrilla arteko txapelketako harrobiak bere fruituak eman dituela eta bertara jendaurrera lehen aldiz ateratako hainbat bertsolarik bidea aurrera egiten jarraitzen dutela bertso-eskoletan egindako lanari esker. 
Lehen saioa Etxabarri Urtupiñan hasi zen eta saio horretatik Orlando Arreitunaindia, Unai Bengoetxea, Iker Pastor eta Beñat Oribe sailkatu ziren. Bigarren saioa Irailaren 15ean izan zen Izarran eta, bertan, Iker Olabarrieta, Jon Ruiz de Pinedo, Maialen Saez de Okariz eta Jagoba Apaolaza sailkatu ziren.
Horiekin batera eta azken aurrekanporaketetan txapelketarako txartela lortu duten beste lau bertsolariak Paula Amilburu, Xabi Lopez de Santiago, Iñaki Tena eta Maria Izaga izan dira. Saio honekin finkatuta geratu dira beraz 2013ko Arabako Bertsolari txapelketan kantatuko duten 30 bertsolariak.
Txapelketa 2013ko urtarrilean abiatuko da eta finala Martxoaren 16ean izango da Gasteizko Printzipal Antzokian. Udaberri aurretik loratuko da Araba datorren urtean.





2013ko ARABAKO BERTSOLARI TXAPELKETA JOKATUKO DUTENAK

2011KO TXAPELKETATIK ZUZENEAN SAILKATUTAManex Agirre, Asier Otamendi, Oihane Perea, Ander Solozabal, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita, Xabier Igoa, Ruben Sanchez, Izar Mendiguren, Alberto Martinez Beitto, Juan Mari Juaristi, Unai Mendibil, Felipe Zelaieta, Serapio Lopez, Rikardo Glez. de Durana, Ainhoa Comas, Irati Anda, Andere Arriolabengoa.

AURRE-KANPORAKETAN SAILKATUTA
Jagoba Apaolaza, Jon Ruiz de Pinedo, Orlando Arreitunandia, Iñaki Tena, Maialen Saez de Okariz, Iker Pastor, Iker Olabarrieta, Maria Izaga, Unai Bengoetxea, Paula Amilburu, Beñat Oribe, Xabi Lopez de Santiago.

Informazio gehiago: http://www.arabakotxapelketa.org/

ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA

2012/09/17

Arabako bertsolari txapelketarako aurre-kanporaketetan hiru txandriotarrak aurrera!!



Aurreko larunbatean Izarran egindako aurre-kanporaketa saioan Ikerrek 2013ko Arabako bertsolari txapelketarako sailkatzea lortu zuen. Honenbestez, Arabako Errioxatik aurkeztutako hiru bertsolariek aurrera egin dute eta 2013ko otsailean egingo den txapelketan parte hartzeko aukera izango dute.

IZARRA, 3. ETA 4. AURRE-KANPORAKETAK

EGUNEKO SAILKAPENA:
Lehenengo laurak sailkatu dira
2013ko Arabako Bertsolari Txapelketarako

Jagoba Apaolaza                           298,5 puntu
Jon Ruiz de Pinedo                       275 puntu
Maialen Saez de Okariz             250,5 puntu
Iker Olabarrieta                           247 puntu
Xabi Rico                                          236 puntu
Beñat Zalakain                                225,5 puntu
Maite Murga                                   208,5 puntu
Jon Unai Aspe                                 174 puntu
Ainara Balantzategi                     143,5 puntu
Iker Agirre                                            0 puntu
Josu Campo                                           0 puntu
                        (6 epaile)



AUPA TXANDRIO, GORA TXANTRIOA!!











informazio gehiago:

http://www.arababertsozale.org/#/abtx2013-aurre-kanporaketak/4567031993

2012/09/14

3. eta 4. aurre-kanporaketak Izarran, hirugarren txandriotarra kantari



Irailaren 15ean Izarran Arabako bertsolari txapelketaren 3. eta 4. aurre-kanporaketa saioak izango dira Behekoiturri elkartean. Bertan Iker, hirugarren txandriotarra, izango da kantari. Zorte on!!

2012-09-15, larunbata, Izarra

2013ko Arabako Bertsolari Txapelketako 3.aurre-kanporaketa. Behekoiturri elkartean 12:00etan.
Bertsolariak: Iker Agirre, Maialen Sz. D Okariz, Jon Unai Aspe, Ainara Balantzategi, Beñat Zalakain, Josu Campo
Gai-jartzailea: Olatz Santocildes .
Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea

Bazkariak izena emateko 675707971

2013ko Arabako Bertsolari Txapelketako 4.aurre-kanporaketa. Behekoiturri elkartean15:30etan.
Bertsolariak: Jon Rz. D Pinedo, Iker Olabarrieta, Maite Murga, Xabi Rico, Jagoba Apaolaza.
Gai-jartzailea: Aintzane Irazusta
Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea
Bazkarian izena emateko 675707971

Oiongo jaietan bertso poteoa 2 (argazkiak)

Pasa den abuztuaren 26an Oionen izan zen bertso-poteoaren argazki gehiago dituzue. Xabi Igoa aramaixoarra eta Orlando eta Iker txandrioatarrak izan ziren kantari hainbat trikitilari eta panderojoleekin batera giro ederrean. Tabernaz taberna dantzan, kantuan eta poteoan ibili zen bertartu zen jendea. 

Zorionak!! Unaik eta Orlandok aurrera egin dute txapelketan



Hasiera ezinhobea izan dute Orlandok eta Unaik Arabako bertsolari txapelketan, biak sailkatu bait dira aurreko larunbatean Etxebarri-Urtupianan ospatutako aurresailkapen saioetan...Zorionak!!


ZORIONAK, BIKOTE!!








EGUNEKO SAILKAPENA: 

Lehenengo laurak sailkatu dira 2013ko Arabako Bertsolari Txapelketarako  

Orlando Arreitunandia 180 puntu 
Iker Pastor 166 puntu 
Unai Bengoetxea 163,5 puntu 
Beñat Oribe 158 puntu
Maite Solozabal 152 puntu
Sabin Aranburu 152 puntu
Maddalen Arrausi 147,5 puntu
Egoitz Iradier 144 puntu
Iñaki Cabeza 141 puntu
Ane Olano 133,5 puntu
Beñat Burgi 0 puntu

informazio gehiago: http://www.arabakotxapelketa.org/

2012/09/06

Unaik eta Orlandok 2013ko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartuko dute

Unaik eta Orlandok 2013ko Arabako bertsolari txapelketan parte hartuko dute datorren larunbatean irailaren 8an Etxabarri-Urtupianan. Animo mutilak!! Gora Txandrio!!

2012-09-08, larunbata, Etxabarri-Urtupiana 2013ko Arabako Bertsolari Txapelketako 1.aurre-kanporaketa. 12:00etan herriko elkartean.

Bertsolariak: Iker Pastor, Iñaki Cabeza, Maddalen Arrausi, Sabin Aranburu, Beñat Burgi, Orlando Arreitunaindia
Gai-jartzailea: Nagore Irazabal
Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea Bazkarian izena emateko 675707971

2012-09-08, larunbata, Etxabarri-Urtupiana 2013ko Arabako Bertsolari Txapelketako 2.aurre-kanporaketa. 15:30etan herriko elkartean.
Bertsolariak: Maite Solozabal, Unai Bengoetxea, Ane Olano, Egoitz Iradier, Beñat Oribe
Gai-jartzailea: Maialen Kortabarria
Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea Bazkarian izena emateko 675707971

Informazio gehiago: http://www.arabakotxapelketa.org/

2012/06/14

Takoneran bertsotan !!

Horixe ondo irakurri duzuela!!! Bai, bai.... takonera irakurri duzue, bertsotan takoneran!! Ez duzuela sinisten, hemen proba grafikoa:


 Aupa Orlando, Iker, Unai eta Alazne!!

2012/02/27

ia ia ia .... ay, ay ay!!!

Zeledonen seme-alabek eraman dute puntua Errioxatik Lautadara




Goizeko hamarretan elkartu da Arabar Errioxako taldea Oiongo “Azkenak” elkartean bertso
egunari hasiera emateko eta behar ziren prestakuntzak egiteko. Eguerdi aldean iritsi dira
Lautada eta Mendialdekoak eta denok elkarrekin “Ondalan” bodega ikustera joan dira ardo
kupelen artean bertso batzuk botatzeko asmoz.

Bapo bazkaldu eta gero, saioari hasiera eman zaio Alazne gai jartzailearen eskutik.
Lehenengo bertso idatzien txanda izan da eta hiru taldek hartu dute parte.

Arabar Errioxako “SanBi” taldeak eskualdeko euskararen historia kontatu du

“Errioxan bada
Bastidatik Moretara
Hara euskara
Arabako Errioxan bada”.

Mendialdekoek Toribio maltzurraren istorioa kantatu dute, eta lautadakoek zein zen hango
urre beltza argitu digute: “patata zen”.

Giro bero- beroan hasi da, beraz, bat-bateko bertso saioa. Arabar Errioxakoak horrela hasi
dira:

“Arabak duen ertz batean gaude
Ebro erriberakoak.
riojanoak gara egia
baina Euskal Herrikoak”

Zalduondoko Zeledonen seme-alabek, ordea, inprobisatutako agurra egin dute trikitixak
lagunduta.

Bertso saioa goxo joan da eta nahiko parekatua, bertsolari guztiak fin ibili dira, gai serioetan
dotore eta gai arinetan, alai eta dibertigarri.

Azkenean, epai mahaiak saioaren garaipena ZALDUONDOKO ZELEDONEN SEME-ALABAK
taldearentzat zela erabaki du. Oso pozik hartu dute berria talde honetako Iker, Jon, Egoitz
eta Asier bertsolari gazteek. Errioxako taldea, berriz, lau bertsolariz osatuta ere bai, Orlando,
Josu, Unai eta Iker, hasierako momentuetan etsituta agertu bada ere, berehala altxatu du
animoa zaleek lagunduta eta taldeko argazkia egin dute inauguratu berria duten blogean
jartzeko: http://errioxabertsotan.blogspot.com/

Eta horrela bukatu da 2012ko otsailaren 25ean Oionen ospatutako kuadrilla arteko II bertso
txapelketaren saioa.

Arantxa Sobrino
Errioxako kronista








2012/02/21

Saio berria, gure herrian!!!



KUADRILLA ARTEKO BERTSO txapelketa

OTSAILAK 25, LARUNBATA, Oionen, Azkenak elkartean, 14:00
Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 600 083 476
Autobusa dohainik: Agurain (10:15), Kanpezu (11:00), buelta saioa bukatu ondoren. Izena emateko araba.sustapena@bertsozale.com edo 675707971
Bat-batekoa: Arabako Errioxa Vs Zalduondo Zeledonen seme-alabak
Idatzizkoa: Lautadako Txor eta Tan, Mendialdeko Bertso-eskola


___________________________
Asier Lafuente Ruiz de Sabando
Sustapen eragilea



Benito Perez Galdos z/g
01002 Gasteiz
T.:
+34 945 010 505
M.:
+34 675 707 971
www.bertsozale.com

2012/02/18

ia ia ia irabazi

Kasik!!
  a zelako giroa zeukaten Agurainen, Bizardunen doinuak jo ta ke ibili ziren new Napar folk estiloan, benetan kokiltzeko modukoa izanzela. Penaz, hurrengo kanporaketara pasatzeko aukera aurpegi aurretik ihes egin zitzaigun, ea piskanaka puntu gehiago lortzeko estrategiak erabiltzen ditugun.











2012-02-11 Aguraingo aitxuri Bat-batekoa: puntuari erantzuna from arabako bertsozale elkartea on Vimeo.

2012/02/08

Bertso txapelketaren bigarren asteburua

OTSAILAK 10, OSTIRALA, Gasteizen Errexala elkartean, 20:30
Afarian (15€) izena emateko asteazkena azkeneko eguna. 
Deitu: 645 725 473
Bat-batekoa: Gasteizko Errexala Vs Gasteizko Aizkorak zorroztu
Idatzizkoa: Trebiñuko Gutxisolo Elkartea Vs Otazuko albokariak

OTSAILAK 11, LARUNBATA, Agurainen Aitxuri elkartean, 14:00 
Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. 
Deitu: 667 310 082
Bat-batekoa: Aguraingo Sorginetxe Vs Arabako Errioxa
Idatzizkoa: Aguraingo Ostegunekoak Vs Aguraingo ostiral iluntzeetako Berbalagunak

OTSAILAK 11, LARUNBATA, Izarran, Frontoia jatetxean, 20:30
Afarian (15€) izena emateko ostegunean azkeneko eguna. 
Bidali mezu bat: olatzbyr@hotmail.com
Bat-batekoa: Urkabustaizko Izarra Vs Aramaioko Izarrak
Idatzizkoa: Izarrako Sorgin zuriak 

OTSAILAK 12, IGANDEA, Saratxoko elkartean, 14:00 
Afarian (15€) izena emateko asteazkena azkeneko eguna. 
Deitu: 606 895 739
Bat-batekoa: Aiaraldeko Altubepekoak Vs Gasteizko MuinokoKatuak (vol. II)
Idatzizkoa: Laudioko Bertso-eskola Vs Laudioko kantuzaleak

OTSAILAK 12, IGANDEA, Aramaion, Izarra elkartean, 18:30
Pikoteo ondoren
Bat-batekoa: Aramaioko Marixeka Vs Urkabustaizko Izarra
Idatzizkoa: Izarrako mutilek! Vs Gasteizko Jagobaren bikingoak

2012/02/03

Bertso Txapelketaren lehenengo asteburua

KUADRILLA ARTEKO BERTSO txapelketa
1.asteburua
OTSAILAK 3, OSTIRALA, Gasteizen, Gaztetxean, 20:30
Afarian (15€) izena emateko asteazkena azkeneko eguna. Deitu: 688 695 875 
Bat-batekoa: Gasteizko MuinokoKatuak (vol. II) Vs Gasteizko Eguzkilore           
Idatzizkoa: Gasteizko Gaztetxea Vs Aguraingo Gazte Asanblada

OTSAILAK 4, LARUNBATA, Zalduondon Zeledon txiki elkartean, 14:00
Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 645 738 293
Bat-batekoa: Zalduondoko Zeledonen seme-alabak Vs Aguraingo Sorginetxe
Idatzizkoa: Barrundiako Mintzalagunak  Vs Araiako Gaztetxea

OTSAILAK 4, LARUNBATA, Aramaion, Marixeka elkartean, 20:30
Afarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 688 627 089
Bat-batekoa: Aramaioko Marixeka Vs Urkabustaizko Izarra
Idatzizkoa: Izarrako neskek! Vs Gasteizko Jagobaren bikingoak

OTSAILAK 5, IGANDEA, Gasteizen, Kakiturri-Ehari elkartean, 14:00
Bazkarian (15€) izena emateko osteguna azkeneko eguna. Deitu: 945 232702 edo xabirico@gmail.com
Bat-batekoa: Gasteizko Kakiturri-Ehari Vs Gasteizko Errexala
Idatzizkoa: Gasteizko Aldapazaleak Vs Gasteizko Bertsoaren saltsan

Nor gara gu ...



Oiongo IKA euskaltegia
Diputazioa 32
31016 OION
Kontaktua: Orlando Arreitunandia
Tel. 945 010505

Errioxa bertsotan 1º saioa

Oiongo jaietan egindako bertso afariko argazki eta bideoak. Lehenengoa izateko "elegante" atera zen, ederki osatu genuen eta txapelketarako motorrak berotzen hasteko nahikoa.