Pasa dira Arabako bertsolari txapelketako bost kanporaketa saioak. Txandriotarroi dagokionez Lantenon, Agurainen eta Lantziegon genuen zita.
Orlandok Lantenon izan zuen kanporaketan 50 bat entzule elkartu eta afaldu ostean hasi zen bertso festa. Nieves del Alamoren gidaritzapean maila txukuna erakutsi zuten bertan kantari ibili ziren sei bertsolariak.
Behin saio puntuagarria bukatuta eta amaierako agurrak kantatuta azkenean horrela gelditu zen sailkapena: Asier Otamendi (157,5 p.), Xabi Igoa (147 p.), Unai Mendibil (145,5 p.),
Orlando Arreitunandia (143,5 p.), Irati Anda (142,5 p.), Maria Izaga
(128 p.). Beraz, Asier Otamendi zuzenean sailkatuta finalaurrekoetara
eta besteak sailkapen orokorraren zain geratu dira.
Irati eta Orlando 8ko txikian Lantenon
Informazio gehiago: arababertsozale.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario