Nor gara gu?

                  Ez dakigu noiz hasi ginen elkartzen bertsoaren aitzakiaz, daukagun lehenengo argazkia 2007koa da, baina aurretik saiakera pare bat egin genituen. Ez zen lan erraza, lau katu eta herri desberdinetakoak gainera, baina hori bai, bertsozaleak eta borondate handiarekin. Oionen hasi ginen, euskaltegian, norbaiten txokoan, eta batzuetan taberna bateko barrualdean, baina zita egiten genuenean hantxe biltzen ginen, prest, tinko, eta alai gure hizkuntzarekin jolasteko bertsoak osatu nahian, horrela sortu genituen gure lehenengo txandrioak. Haizeak eramanak, eskerrak!

               Eta horrela, poliki-poliki, joan gara aurrera. Kide berriak inguratu dira bertso eskolara,hala nola, Endika, Edurne, Beñat, Uxue, Iker, Unai, Mikel, Julen, Arantxa, Alazne… eta martxa hartu dugu. Asmoa edo ametsa izan zitekeena egun erreala da. Gaur egun, lan-talde majoa dago bertso eskolaren inguruan. Batzuk bertsoak sortzen eta beste batzuk bertso idatzian, gai-jartzaile lanetan, argazkilari, soinu teknikari, antolakuntzan eta egunero sortzen diren hamaika erronkari elkarrekin eta auzolanean aurre eginez.

              Aurtengo ikasturtean erronka berriak ditugu, txandriozale berriak eta bertsolaritza Arabako Errioxako txoko berrietara zabaltzeko gogoa. Asteazkenero 18:30tan Oiongo IKA euskaltegian elkartzeko ohitura dugu, beraz, txandriotarra edo txandriozalea izan nahi baduzu badakizu nora jo.




No hay comentarios:

Publicar un comentario