2012/09/24

2013ko Arabako bertsolari txapelketarako aurre-kanporaketen azken emaitzak

Asteburu honetan jokatu dira 2013ko Arabako bertsolari txapelketarako azken bi aurre-kanporaketak Saratxon. 6 izan dira guztira saioak eta 31 parte hartu duten bertsolariak, txapelketako kanporaketetara sailkatuko diren 12 bertsolariak aukeratzeko. 2011ko txapelketako finalerdietatik zuzenean sailkatuta dauden 18 bertsolariekin bat egingo dute.
Giro goxoa izan da 6 saioetan bai bertsolarien artean, eta baita entzuleen artean ere. Nabarmen ikusi da 2012ko Kuadrilla arteko txapelketako harrobiak bere fruituak eman dituela eta bertara jendaurrera lehen aldiz ateratako hainbat bertsolarik bidea aurrera egiten jarraitzen dutela bertso-eskoletan egindako lanari esker. 
Lehen saioa Etxabarri Urtupiñan hasi zen eta saio horretatik Orlando Arreitunaindia, Unai Bengoetxea, Iker Pastor eta Beñat Oribe sailkatu ziren. Bigarren saioa Irailaren 15ean izan zen Izarran eta, bertan, Iker Olabarrieta, Jon Ruiz de Pinedo, Maialen Saez de Okariz eta Jagoba Apaolaza sailkatu ziren.
Horiekin batera eta azken aurrekanporaketetan txapelketarako txartela lortu duten beste lau bertsolariak Paula Amilburu, Xabi Lopez de Santiago, Iñaki Tena eta Maria Izaga izan dira. Saio honekin finkatuta geratu dira beraz 2013ko Arabako Bertsolari txapelketan kantatuko duten 30 bertsolariak.
Txapelketa 2013ko urtarrilean abiatuko da eta finala Martxoaren 16ean izango da Gasteizko Printzipal Antzokian. Udaberri aurretik loratuko da Araba datorren urtean.





2013ko ARABAKO BERTSOLARI TXAPELKETA JOKATUKO DUTENAK

2011KO TXAPELKETATIK ZUZENEAN SAILKATUTAManex Agirre, Asier Otamendi, Oihane Perea, Ander Solozabal, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita, Xabier Igoa, Ruben Sanchez, Izar Mendiguren, Alberto Martinez Beitto, Juan Mari Juaristi, Unai Mendibil, Felipe Zelaieta, Serapio Lopez, Rikardo Glez. de Durana, Ainhoa Comas, Irati Anda, Andere Arriolabengoa.

AURRE-KANPORAKETAN SAILKATUTA
Jagoba Apaolaza, Jon Ruiz de Pinedo, Orlando Arreitunandia, Iñaki Tena, Maialen Saez de Okariz, Iker Pastor, Iker Olabarrieta, Maria Izaga, Unai Bengoetxea, Paula Amilburu, Beñat Oribe, Xabi Lopez de Santiago.

Informazio gehiago: http://www.arabakotxapelketa.org/

ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA

No hay comentarios:

Publicar un comentario