2012/02/27

ia ia ia .... ay, ay ay!!!

Zeledonen seme-alabek eraman dute puntua Errioxatik Lautadara




Goizeko hamarretan elkartu da Arabar Errioxako taldea Oiongo “Azkenak” elkartean bertso
egunari hasiera emateko eta behar ziren prestakuntzak egiteko. Eguerdi aldean iritsi dira
Lautada eta Mendialdekoak eta denok elkarrekin “Ondalan” bodega ikustera joan dira ardo
kupelen artean bertso batzuk botatzeko asmoz.

Bapo bazkaldu eta gero, saioari hasiera eman zaio Alazne gai jartzailearen eskutik.
Lehenengo bertso idatzien txanda izan da eta hiru taldek hartu dute parte.

Arabar Errioxako “SanBi” taldeak eskualdeko euskararen historia kontatu du

“Errioxan bada
Bastidatik Moretara
Hara euskara
Arabako Errioxan bada”.

Mendialdekoek Toribio maltzurraren istorioa kantatu dute, eta lautadakoek zein zen hango
urre beltza argitu digute: “patata zen”.

Giro bero- beroan hasi da, beraz, bat-bateko bertso saioa. Arabar Errioxakoak horrela hasi
dira:

“Arabak duen ertz batean gaude
Ebro erriberakoak.
riojanoak gara egia
baina Euskal Herrikoak”

Zalduondoko Zeledonen seme-alabek, ordea, inprobisatutako agurra egin dute trikitixak
lagunduta.

Bertso saioa goxo joan da eta nahiko parekatua, bertsolari guztiak fin ibili dira, gai serioetan
dotore eta gai arinetan, alai eta dibertigarri.

Azkenean, epai mahaiak saioaren garaipena ZALDUONDOKO ZELEDONEN SEME-ALABAK
taldearentzat zela erabaki du. Oso pozik hartu dute berria talde honetako Iker, Jon, Egoitz
eta Asier bertsolari gazteek. Errioxako taldea, berriz, lau bertsolariz osatuta ere bai, Orlando,
Josu, Unai eta Iker, hasierako momentuetan etsituta agertu bada ere, berehala altxatu du
animoa zaleek lagunduta eta taldeko argazkia egin dute inauguratu berria duten blogean
jartzeko: http://errioxabertsotan.blogspot.com/

Eta horrela bukatu da 2012ko otsailaren 25ean Oionen ospatutako kuadrilla arteko II bertso
txapelketaren saioa.

Arantxa Sobrino
Errioxako kronista








No hay comentarios:

Publicar un comentario